VIII. Greziar Jardunaldia

VIII. Greziar Jardunaldia
GREZIAKO VIII. JARDUNALDIA OIASSO MUSEOAN

Oiasso Museoak Oiassoko VIII. Greziar Jardunaldia hartuko du apirilaren 27an, larunbata, Irungo Udaleko Kultura eta Kirol Arloak eta "Periplo" Filohelena Elkarte Soziokulturalak antolatuta.2016az geroztik, eta Irungo Udalarekin lankidetzan, "Periplo" elkarteak kultura-jardunaldi bat egiten du Μuseo Oiasso-n, eta, oraingo honetan, emakumeek gizarte modernoan duten errealitatera hurbilduko gaitu, gogoeta egitera eta inspirazioa erdibana hartzera gonbidatuz.

PROGRAMA

12:00 - 14:00

HITZALDIA: "La situación de las mujeres en la sociedad griega actual y genealogías de resistencia feminista". Katerina Sergidou.

Hizkuntza: gaztelera

Katerina Sergidou zipretarra da sortzez, eta Atenasen bizi da. Antropologoa eta feminista da, eta Martxoaren 8a asanblada feminista kolektiboko eta Decolonize Hellas kolektiboko kidea da. Gainera, Euskal Herriko Unibertsitateko Ezdonk Oraindik ikerketa-talde feministako kidea da. EKPAn, Panteion Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) egin zituen ikasketak. Doktoretza-tesia Panteion Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean idatzi zuen, eta Andaluziako Cadiz hiriko inauterietan emakumeen parte-hartzearen etnografia bat da, hegoaldean hegemoniaren kontrako paradigma feministak identifikatzeko helburua duena. Bere ikerketetarako interesen artean daude inauterietako erritualak, ikerketa sozialeko metodologia feministak, idazketa feminista, hegemonia feministaren kontzeptua eta jarduera feminista-kulturalak hegoaldeko mugimendu sozialetan, arreta berezia jarrita Espainia hegoaldean, Zipren eta Grezian. Itzultzaile-lanetan ere badihardu, genero-indarkeria eta idazketa feminista ikertzen ditu eta Marginalia notes on the margins aldizkariaren batzorde editorialeko kide da.  Argitaratu dituen idatziak hemen irakur daitezke.

19:00 - 20:00

ANTZEZLANA: Helenas (Troyakoa, Ukrainakoa, Santutxukoa...), La Pacheca Collective.

Hizkuntza: gaztelera

Lanak genero-indarkeria jorratzen du eta emakumeei buruzko estereotipoak zalantzan jartzen ditu. Bea Insa Troiako Helena bihurtzen da beste hainbeste emakume borrokalariri buruz hitz egiteko.

Antzezpenaren ondoren solasaldi bat izango da Bea Insa aktorearekin eta Maite Mínguez Priplo elkarteko bazkidearekin.

HELENAren mitoaren deseraikuntza.

Troiako Helenaren mitotik edo dokumentaletik, Helena askoren bizitzara hurbilduko gara: gizarte patriarkal batek kulpatuak eta estigmatizatuak, beren izate hutsagatik.

HELENAK al dira Troiako gerrak eragin zituztenak?

Sarrera gonbidapenarekin. Gonbidapenak: Oiasso museoan apirilaren 27an 10:00etatik aurrera jaso daitezke

Jardunaldia amaitzeko, kopa bat ardo greziar izango da.

* Helenas obrarako gonbidapenak museoko harreran banatuko dira larunbatean bertan, 10:00etan.

Jarduera guztiak doakoak dira.Ekimen honetan parte hartu nahi dutenek informazio gehiago jaso dezakete 943 63 93 53 telefonoan edo helbide elektronikoan.

Informazio Gehigarria

Hasiera 27-04-2024 12:00
Amaiera 27-04-2024 20:30
Tokia Oiasso Erromatar Museoa

Kokapena