Gabonetako egitaraua

Gabonak gero eta gertuago daude, eta une ezin hobea da familian gozatzeko.

Oiasso Museotik, helduak zein haurrak gonbidatu nahi zaituztegu adin guztietarako pentsatutako proposamenak biltzen dituen Eguberrietako egitarau zabala bizitzera: erakusketak, bisitak, tailerrak, antzerkia...

Urte berri baten atarian, gure ateak zabaltzen ditugu berriro ere dibertsioa, ikaskuntza eta kultura giro berezi batean uztartzen dituzten esperientziak eskaintzeko. Animatu zaitez oporraldi hauetarako prestatu dugun guztia ezagutzera eta aukera aprobetxatu Gabonak modu berezi eta konpainiarik onenean bizitzeko.

Deskargatu Oiassoko 2025-2026 Gabonetako egitaraua hemen.