Familientzako aktibitateak

Museoan berrogeialdia aprobetxatzen ari gara eduki berriak prestatu eta ezagunak direnak modu atseginean zabaltzeko.

Hamabost egun hauetan zehar, sare sozialetan erronka ezberdinekin bat egin dugu baita baten bat hasi ere. #IrunDesdeMiBalcon #IrunNireBalkoitik hashtagean eta #FotosDeIrunean ere parte hartu dugu eta zuei ere gauza bera egitera animatzen zaituztegu.

 

"Oiasso Quiz" jolasa

Familiartean jokatzeko "Oiasso Quiz" jolasa prestatu dugu, haugure webgunean ezkutatuta dauden galdera batzuei erantzutean datza. Erantzunak gure posta elektronikora bidal ditzakezue: . Galdera guztiak behar bezala asmatzen badituzue, sari bat jasoko duzue.

Bota erronka etxekoei eta opari berezi bat irabaz dezakezu...

Deskargatu "Oiasso Quiz" jolasa.

 

Historia koloreztatzen

Astero, Aitziber Alonsoren ilustrazioak partekatuz joango gara, familian goza dezazuen eta Historia koloreztatzen ikas dezazuen.
Ilustrazioak deskarga ditzakezue:

- Industria Iraultzako gizona.

Neolitikoko emakumea.

-Maria Antonieta Frantziako Iraultzan.

-Antzinako Egiptoko faraoia.

-Museoaren gida.

-Gladiadore erromatarra.

-Esploratzailea y inka neskatoa.

-Historiaurreko gizona

MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Route COE
Ruta Del Ferro
Ficab
calidad turistica logo
Turismo familiar
roma atlantiaca
industria turismoa
ERIH