THEATRUM MUNDI

01/07/2022-08/01/2023

Oiasso eta Augusta Emerita, elkarren ondoan Dies Oiassonis jaialdi erromatarrean. "Merida. Theatrum Mundi", Extremadurako aztarnategi handiko irudi argitaratugabeak, plano historikoak eta beste dokumentu batzuk biltzen dituen erakusketa Irunera iritsi da. Ondarea berreskuratzeko adibide bikaina da, Oiassoko terma erromatarrak zaharberritzeak ekarriko duenaren ildotik.

Méridako antzoki erromatarrak 2.000 urte baino gehiago ditu, hiriaren enblema da, eta arkitekturaren harribitxi bat, erromatarren garaiko antzokiak nolakoak ziren erakusten duen arketipo bat. Bada, orain, monumentu dotore horren sekretu arkitektonikoak ezagutzeko aukera dugu, “Mérida. Theatrum mundi” erakusketari esker: irudi argitaragabeak, plano historikoak eta antzokian egiten joan diren zaharberritze proiektuei buruzko dokumentuak biltzen ditu, eta Jesús Martínez Vergel eta Rafael Mesa Hurtado arkitektoak buru zituen lantalde batek zazpi urtean egindako lanaren emaitza da.Monumentuaren egungo egoeran eta hura zaharberritzeko proiektuetan oinarrituz, lantaldeak analisi kritiko bat egin zuen, jakiteko nolakoa zen antzokia erromatarren garaian, artean iztuku gorrizko estaldurak, oihalezko toldoak eta agertokiko oihal eta zurajeak zituenean.Erakusketa azaltzen duten panelen arabera, Vitruviok, De Architectura obra osatzen duten hamar liburuetan, antzokiak arau geometrikoei jarraikiz diseinatzeko gomendioak eman zituen. Bada, Antonio Gómez arkitektoak antzokia berreraikitzeko proiektua egin zuen, eta José Ramón Mélidaren aginduei jarraikiz. Mélidak bazekien antzokiaren garrantzia nabarmentzeko beharrezkoa zela zutabeak zutik jartzea, baina Maximiliano Macíasen esku utzi zituen lanak, hark zuzendu baitzituen indusketa lanak eta piezak ondo ezagutzen baitzituen. Horrela, antzokiaren funtsezko forma lehengoratzeko balio izan zuen proiektuak.Beste zaharberritze proiektu bat agertokiaren aurrealdea zaharberritzeko proiektua izan zen, Félix Hernández arkitektoarena. Nolanahi ere, José Menéndez-Pidal hartzen da antzokiaren benetako zaharberritzailetzat, hark berreraiki baitzuen bigarren ordena. Azkenik, Mesak eta Martínezek bomitorioak zaharberritu zituzten.

Erakusketaren ordutegia:

10:00 - 20:00 asteartetik larunbatera

10:00 - 14:00 Igandeetan

Astelehenak itxita

SARRERA DOAN