Oiassok Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du bere 20 urteko ibilbidea gogoratuz eta kulturartekotasunarekiko konpromisoa indartuz. Aurten "Museoak mundu zatitua batzen" lelopean ospatuko da, arkeologia, oroitzapena eta gizarte-ekintza uztartzen dituen programazio bereziarekin eta, aldi berean, bere 20. urteurrena herritar guztiei irekitako hainbat jarduerarekin.
TREN TXIKITOA: OIASSO EZAGUTZEN
Publiko guztiarentzat
Tren txikitoan, Irungo Kaleetan barrena, Oiasso erromatar hiriaren aztarna arkeologikoak aurkitu ziren tokiak ezagutuko ditugu. Ibilbidean zehar, Ama Xantalen nekropolia bisitatuko dugu, hiriko ondare gune berezienetako bat, baita Oiasso Museoak ikusgai dituen aurkikuntza arkeologikoei lotutako beste puntu batzuk ere.
ERRESERBA egitea beharrezkoa da 943.63.93.53 telefonoan edo SARRERAK Oiasso Museoaren webgunean eskuratu:
www.oiasso.comedo https://oiassosarrerak.irun.org/
Hiriaren iragan erromatarraren ezagutza erosoagoa eta eskuragarriagoa da orain.
| Hasiera | 17-05-2026 11:00 |
| Amaiera | 17-04-2026 12:30 |
| Prezioa | 10.00€ |
| Tokia | Oiasso Erromatar Museoa |
Asteartea, Asteazkena, Osteguna eta Igandea:
10:00-14:00
Ostirala eta Larunbata:
10:00-14:00 / 16:00-19:00
Asteartetik larunbatera:
10:00-20:00
Igandeetan:
10:00-14:00
Bisita gidatuak (ordua eskatzeko telefonoa 943 639 353).
Igandero 11:00etan: Partikularrentzako bisita gidatua Xantalen aztarnategi arkeologikora. PREZIOA: 5,75 €