"Olatz Salvador" kontzertu akustikoa

"Olatz Salvador" kontzertu akustikoa
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
 
"Olatz Salvador" kontzertu akustikoa

Olatz Salvador (1990, Donostia) artistak hainbat urte daramatza musika eszenan murgilduta. Skakeitan taldean hasi zuen bere bidea 2010. urtean. Handik lau urtera, ordura arte konposatutako abesti sorta bat lehen aldiz oholtza batera eraman zituen, gitarra lagun zuela. 2018an kaleratu zuen bere bakarkako lehen estudioko lana, Zintzilik (2018, Airaka) izenburupean.

Asko izan dira Zintzilik (2018, Airaka) diskoaren baitan burututako kontzertuak, hauetariko hainbat Euskal Herriko agertoki garrantzitsuenetan: BBK live jaialdia (Rosalía, The Strokes, Weezer, The Blaze, Vetusta Morla, e.a.), Donostia eta Bilboko Aste Nagusiak, Basque Fest jaialdia, Plateruena Antzokia Durangoko Azokan, e.a. eta Xoel López edota Christina Rosevinge bezalako artisten kontzertuei irekiera ematen aritu da. Nøgen taldearekin batera, estatu mailako bira arrakastatsu bat abiatu zuen, Madril edota Bartzelona bezalako hiriburuetako aretoak goraino bete zituelarik. Birari itxiera bat emateko, Donostiako Victoria Eugenia aretoan zuzeneko bat eskaini zuen 700 pertsona ingururen aurrean.

2021. eko urtarrilean dator bere bigarren lana: Aho uhal (2021, Airaka), Pablo Novoa musikariak ekoitzia eta Haritz Harreguy estudioetan grabatua eta nahastua. Salvadorrek 12 abestiz osatutako proposamen landua dakar, hitzetan Alaia Martin edota Ane Labaka bezalako sortzaileen ekarpenak izanik eta, ahotsei dagokienez, Rozalén, Iván Ferreiro eta beste hainbat artisten laguntzaz. Bi urtetan zehar ontzen aritu den lan kontzeptuala da Aho uhal (2021, Airaka) eta, berriz ere, sokaren dardaretan must egin du korapilo berriak askatzen saiatzeko.

Eserleku mugatua. Eserlekuak bete arteko gonbidapenak.

Doako sarrera gonbidapenekin: kontzerturako gonbidapenak Oiasso Museoan jarriko dira eskuragarri emanaldiaren egunean 10:00-14:00 eta 16:00-19:00 ordutegiaren barruan. Pertsonako 2 gonbidapen har daitezke gehienez.

 

Informazio Gehigarria

Hasiera 01-12-2023 20:00
Amaiera 01-12-2023 21:00
Tokia Oiasso Erromatar Museoa

Kokapena

MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Turismo familiar
roma atlantiaca
Ruta Del Ferro
industria turismoa
ERIH
Route COE
Ficab
Hotel Alcazar