Oiasso Museoak IX. Greziar Jardunaldia ospatuko du azaroaren 22an, larunbata, "Periplo" Filohelena Elkarte Soziokulturalak antolatuta eta Irungo Udaleko Kultura eta Kirol Arloaren laguntzarekin.
2016az geroztik, eta Irungo Udalarekin lankidetzan, "Periplo" elkarteak greziar kulturari buruzko jardunaldi bat antolatu du Μuseo Oiassoan. Oraingo honetan, Santa Zezilia, musikaren zaindariaren eguna ospatuko da, eta Greziako musika garaikideari omenaldia egingo zaio. Greziako musika garaikidearen panorama izenburupean, Manos Hatzidakis eta Mikis Theodorakis XX. mendeko bi konpositore heleniar handien jaiotzaren mendeurrena gogoratuko da.
Gainera, ekitaldian Foivos Delivorias kantautore greziar ezagunak ere parte hartuko du, bere belaunaldiko artista ezagun eta maitatuenetako bat baita. Manos Hatzidakis-en ikasle eta oinordeko artistikoa, Delivorias-ek bere lanean sentsibilitate poetikoa eta egungo Greziari buruzko begirada sozial sakona uztartzen ditu.
12:00
HITZALDIA: Musika greko garaikidea eta bere generoak, Greziako musikaren estilo adierazgarrienetan barrena ibilaldi bat, Delivoriasen beraren soinudun adibideekin eta iruzkinekin.Sarrera librea lekua bete arte.
20:15 - 20:45
KONTZERTUA. Egun bereziari amaiera emateko, kontzertu akustiko txiki eta intimo bat eskainiko du Foivos Delivoriasek berak, gitarra eta ahotsean.
Sarrera: 6,70 €
Sarrerak eskuragarri hemen: www.irun.org/entradas
Informazio gehiagorako: 943 63 93 53 telefonoan edo helbide elektronikoan.
| Hasiera | 22-11-2025 12:00 |
| Amaiera | 22-11-2025 21:00 |
| Tokia | Oiasso Erromatar Museoa |
Asteartea, Asteazkena, Osteguna eta Igandea:
10:00-14:00
Ostirala eta Larunbata:
10:00-14:00 / 16:00-19:00
Asteartetik larunbatera:
10:00-20:00
Igandeetan:
10:00-14:00
Bisita gidatuak (ordua eskatzeko telefonoa 943 639 353).
Igandero 11:00etan: Partikularrentzako bisita gidatua Xantalen aztarnategi arkeologikora. PREZIOA: 5,75 €