OSTEGUNETAN OIASSORA. Hitzaldia

OSTEGUNETAN OIASSORA. Hitzaldia
OSTEGUNETAN OIASSORA

Oraingo honetan "Ostegunetan Oiassora" hitzaldi zikloan: 

“GIPUZKOAKO ZUREZKO ERDI AROKO ONDAREA”

 

JOSUE SUSPERREGIRENren eskutik. Arkeolan Fundazioko ikertzailea eta dendrokronologia laborategiko arduraduna.

DSC04094Dendrokronologia zuhaitzen urteko hazkunde-eraztunak aztertzen dituen zientzia da. Teknika horren bidez, kronologia ezezaguneko egurrak zehaztasun handiz data daitezke. Arkeolaneko laborategia Iberiar penintsulako dendrokronologia bidezko datazioan espezializatutako zentro gutxietako bat da, eta datazioak egiteko beharrezkoak diren kronologia nagusiak edo erreferentziazko kronologiak osatu ditu. Kronologia horiek XII. mendearen amaieratik gaur egunera arteko aldia hartzen dute. Horrela, gure ondare historiko eta artistikoko elementu ugariri buruzko aurkikuntza garrantzitsuak egiten lagundu du, hala nola baserriei, jauregiei, ibaietako presiei, moilei, itsasontziei, zurezko altzariei eta abarri buruzkoak.

Hitzaldian, laborategi honek Erdi Aroko hainbat ondare-elementutatik jasotako egur-laginen azterketaren bidez lortutako emaitzarik esanguratsuenak aurkeztuko dira.

HIZKUNTZA: gaztelera
LEKUA: Oiasso Museoa, Irun
Doako sarrera eserlekuak bete arte

 Hitzaldi honekin amaituko da aurtengo «Ostegunetan Oiasson» zikloa. Kutxa Fundazioaren laguntzarekin bultzatutako ekimen honen bidez, arkeologiarekin, historiarekin eta kultura-ondarearekin lotutako ikerketak eta ezagutza espezializatuak herritarrengana hurbildu dira.

Kutxa Fundazioa Irudi grafiko berria 1

Informazio Gehigarria

Hasiera 26-11-2026 19:00
Amaiera 26-11-2026 20:00
Tokia Oiasso Erromatar Museoa

Kokapena