OSTEGUNETAN OIASSORA. Hitzaldia

OSTEGUNETAN OIASSORA. Hitzaldia
OSTEGUNETAN OIASSORA

Oraingo honetan "Ostegunetan Oiassora" zikloa hitzaldia

"Las aldeas de Euskal Herria: espacios de convivencia, trabajo y representación con más de mil años de historia"

Iñaki García Caminoren eskutik, Historian doktorea, arkeologoa

Milaka biztanle bizi diren hiriguneekin batera, gure paisaian landagune txikiak edo herrixkak mantentzen dira, iraunkorrak izanik, denboraren joanari eutsi diotenak. Horietako askoren jatorria Erdi Aroan dago, bizileku baino askoz gehiago zirenean, ekoizpen-, sinbolo-, erlijio-, kohesio- eta bizikidetza-espazioak ere baziren. Datu arkeologikoak oinarri hartuta, VIII. mende inguruan nukleo horiek nola sortu ziren, Erdi Aroko morfologia nolakoa zen eta ekonomiaren eta gizartearen egituran izandako aldaketen arabera nola eraldatu ziren ikusiko dugu hitzaldian. Iraganari begiratuta, gure herri eta hirien etorkizuna planifikatzen lagunduko diguten tresnak lortu nahi ditugu.

HIZKUNTZA: gaztelera

LEKUA: Oiasso Museoa, Irun

Doako sarrera eserlekuak bete arte

Informazio Gehigarria

Hasiera 26-03-2026 19:00
Amaiera 26-03-2026 20:00
Tokia Oiasso Erromatar Museoa

Kokapena