Hitzaldia: Elexazarko aztarnategi erromatarra

Hitzaldia: Elexazarko aztarnategi erromatarra
Hitzaldia: Elexazarko aztarnategi erromatarra (Amurrio)

Juanjo Hidalgoren eskutik

Ondarearen Europako Jardunaldiak direla eta Oiasso Museoak, Elexazarko aztarnategi erromatarraren inguruko hitzaldia antolatu du.

Erromatar garaian gure lurraldean zeuden populatze-eredu desberdi nek beren isla arkitektonikoa zuten. Irunen eta inguruetan, Oiasso hiriari dagozkion aztarnategi arkeologikoek asentamenduaren hiri-izaeraren lekukotasuna ematen dute. Hala ere, lurraldea beste biztanle-eredu batzuek ere okupatu zuten, hala nola Elexazarren (Amurrio) gertatu zena. Bertan, Juanjo Hidalgo arkeologoak (AUNIA Kultur Elkartea) eraikuntza- aztarnak eta beste bilduma arkeologiko batzuk aurkitu zituen.  

Hizkuntza: Gaztelania

Doako sarrera

Oiasso Museoa + Fundación Arkeolan

943 63 93 53  

Informazio Gehigarria

Hasiera 28-11-2025 19:00
Amaiera 28-11-2025 20:00
Tokia Oiasso Erromatar Museoa

Kokapena