Arkeolab familiarra

Arkeolab familiarra

ARKEOLOGIA TAILERRA

Tailer honek aukera ematen digu familian arkeologiaz gozatzeko eta, egun batez, benetako arkeologo bihurtzeko. Hasteko, aztarnategi arkeologiko simulatu bat induskatuko dugu, beharrezko tresna guztiekin, eta bertan askotariko piezak aurkituko ditugu, hala nola zeramika arrastoak, hezurrak edo txanponak. Lanik interesgarriena, ordea, gero etorriko da, laborategian. Bertan, aurkitutako pieza guztiak ikertu, sailkatu eta interpretatuko ditugu.

Ibilbide arkeologiko hau ez da bisita gidatu bat, baizik eta familientzako jarduera autonomo bat. Horrela, etxeko txikiek museoko harreran entregatzen den dosier-gidan proposatutako urratsak egingo dituzte familiako helduek lagunduta. Jarduera amaitzean, familiek beren arkeologiako dosier propioa eramango dute, aurkikuntzak bilatzeko duten abileziaren erakusgarri.

6 eta 12 urte arteko haurrak dituzten familiei zuzenduta

Larunbatero goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Aldez aurretik erreserba egin behar da.

Tarifa: 5,00 € parte hartzile bakoitzeko

Informazio Gehigarria

Hasiera 30-03-2024 10:00
Amaiera 30-03-2024 13:00
Prezioa 5.00€
Tokia Oiasso Erromatar Museoa

Kokapena