Izurriteak Antzinaroan: Erroma gaixotasunen aurrean

Erakusketa honek, ia 800 urtez (K.a. II. mendetik K.o.-ko 541. urtera arte) mundu erromatarrak pairatu zituen izurriteak ditu hizpide, garai errepublikarretik Ekialdeko Erromatar Inperioko (edo Bizantzioko) Justiniano enperadorearen urteetara arte hain zuzen. Mende guzti hauetan zehar ia 90 bat gosete eta pandemiari aurre egin behar izan zieten erromatarrek eta haien ondorengoek.

Erakusketan, mendebaldea jipoitu zituzten izurrite ezberdinen jatorri, sintoma, eragin eta ibilbidea ikusi ahal izango dira, garaiko biztanleek gaitz hauei aurre egiteko hartutako neurriak ere kontuan hartuz. Baskoniari eskainitako ataltxo bat ere izanen da.

Gainera Antzinako pandemia nagusiei eta oraingoan bezalako krisietatik iraganean artikulatu ziren diskurtso sozial eta politikoei buruzko konferentzia programa bat ere izango dugu.

Doako sarrera

ORDUTEGIA

Astearte-Osteguna eta igandeak: 10:00-14:00
Ostiral eta larunbatak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00  

 

MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Route COE
Ruta Del Ferro
Ficab
Turismo familiar
roma atlantiaca