INDIANA JONES

ALTXOR GALDUEN BILA.

INDIANA JONES zinema munduko arkeologoari omenaldia.

2019ko azaroaren 15etik 2020ko urtarrilaren 12raIrungo Oiasso Museoaren, Kataluniako Museu d’Arqueologiaren, Arqueoxarxa Kataluniako museo arkeologikoen sarearen eta Ruben Molins Productios-en arteko kolaborazioaren fruitu da jarduera hau.

"Indiana Jones. Altxor galduen bila” erakusketa fikziozko pertsonaia horri egiten zaion omenaldia da, asko lagundu baitu arkeologia jendarteratzen. Erakusketa honetan hangar bat azaltzen da, eta bertan gordeta daude Jones doktoreak berreskuratutako erlikia guztiak. Indiana Jonesen abenturen lau filmetan: “Kutxa galduaren bila”, “Tenplu madarikatua”, “Azken gurutzada” eta “Kristalezko burezurraren erresuma” agertutako objektuen erreplikak aurkituko ditugu bertan, bai eta 30., 40. eta 50. urteetako hainbat objektu ere, filma horiek girotzeko erabili zirenak.Gainera, arkeologiaren errealitatea eta zinearen fikzioa kontrastatzeko aukera ematen du erakusketa honek. Indiana Jonesen irudia Percy Fawcett, Howard Carter, Sylvanus Morley edo Vendyl Jones bezalako esploratzaile, arkeologo eta abenturazaleetan inspiratua dago, haiek hainbat espedizio eta indusketa egin baitzituzten Hegoamerikan eta Ekialde Hurbilean XX. mendearen lehen erdialdean antzinako altxorren eta erlikien bila. Gaur egungo arkeologoak modu sistematikoan eta metodo zientifiko batean oinarrituta lan egiten duten ikertzaileak dira, iraganeko gizarteak eta haiek izan zituzten aldaketak adierazteko hondakin materialen bidez.

Sarrera doan

MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Turismo familiar
roma atlantiaca
Ruta Del Ferro
industria turismoa
ERIH
Route COE
Ficab
Hotel Alcazar