XX FICAB: Zinemaldi arkeologikoa

XX FICAB: Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa
FICAB jaialdiaren egitaraua deskargatu
2020ko azaroak 16-21
GARAILEEN ZERRENDA
Lau pelikula izan dira sarituak aurtengo XX. FICABeko edizioan: "INGENIERÍA ROMANA: CARRETERAS", José Antonio Muñizek zuzenduta eta Digivisionek,TVEk ekoiztuta, Publikoaren sari berezia jaso du; "TWELVE DECADES OF DISCOVERY", Nikos Dayandasek zuzenduta eta Aoiri Filmsek ekoiztuta, Hezkuntza Saileko Orona Fundazioaren saria jaso du ; Eta "DES- EXTINCIÓN", Alfonso Parek zuzenduta eta Turkana Filmsek ekoiztuta, zientzia dibulgazioaren ARKEOLAN Saria jaso du. Epaimaiaren Sari Nagusia, "MÄCHTIGE MÄNNER, OHNEMÄCHTIGE FRAUEN?"entzat izan da, Birgit Tanner, Carsten Gutschmidt zuzenduta eta Beetz Filmproduktionek ekoiztuta.
Aurten 65 filme iritsi dira jatorri oso desberdinetatik esate baterako Georgia, Kongoko Errepublika Demokratikoa edo Australia. Aukeratuta izan diren 26 filmen artean Frantzia eta Espainiakoak dira baina badaude Brasil, Egipto edo Iran herrialdietatik iritsitakoa, gainera filmen kalitate altua azpimarratu behar da. Aukeratutako filmak ohiko sailetan banatu egingo dira. Goizeko saioa Hezkuntza Sailari dagokio eta ikastetxeetara zuzenduta dago. Aurten ere, bere sari propioa izango du hezkuntza sailak: Orona Fundazioak emango du, zeinaren laguntzari esker hezkuntza saila online eskainiko zaien proiekzio aretoetara joan ezin duten ikastetxeei. Gainera Arratsaldeko saioak Irunen sarrera librea izango dute aforoa bete arte, eta bere ordutegiak ohikoak izango dira, 17:00etan eta 19:00etan. Ildo beretik, Donostiako Aquariuma ere Zinemaldiaren egoitza izango da: itsaspeko eta urpeko arkeologiarekin lotutako filmak emango dira bertan.
Bestalde, ONCErekin elkarlanean, lehen aldiz Zinemaldian, audiodeskripzioa eskainiko zaie itsuei eta ikusmen urriko pertsonei: “Ingeniería romana. Carreteras” (“Erromatar ingeniaritza. Errepideak”).
Epaimahaia ikus-entzunezkoen eta arkeologiaren munduko profesional prestigiotsuek osatuko dute, eta sariak banatzeko ekitaldian emango du epaiaren berri, sariketari amaiera emateko. Aurten, Mike Dobson izango da epaimahaiburua, Exeterreko Unibertsitateko ohorezko goi mailako ikertzailea, baina, COVID-19a dela-eta, Erresuma Batutik ebaluatuko ditu emanaldiak eta bertatik parte hartuko du epaimahaiaren deliberazioetan online. Zinemaldiari buruzko informazioa webgunean kontsultatu daiteke, www.ficab.org helbidean.
Bidasoko Nazioarteko Zinemaldiaren 2020ko edizioa berezia izango da: Zinemaldiak hogeigarren urteurrena duela-eta, berritasunak ekarriko ditu:Aldi baterako erakusketa: "FICAB20 urte"
Sarrera doakoa da.