GILLERMO SANTXOREN DOMEINUAK BIDASOAN
Oiassoko eraikinak eta nekropolia hondatu egin ziren, baina beren oroimena ez zen erabat desagertu; izan ere, X. mendean, tamaina handieneko hilobia, familia ospetsuaren mausoleoa, oinplanoan neurri berdinekin berreraiki baitzen. Aurretik, geratzen ziren hondakinak eraitsi ziren, eta hondakinekin bete zen zimenduen oinarria, eraikinaren zorua altxatuz. Hondakinetan ikusten dugun zoladurarekin lauzatu zen eta aldare bat erantsi zen hegoaldean. Horrela eraiki zen Gipuzkoan ezagutzen den elizarik zaharrena.
Elizaren zoladuraren gainean Bordelen egindako 2 txanpon agertu ziren, 960. eta 999. urteen artean Baskoniako edo Wasconiako konde eta dukea zen Gillermo Santxoren printzerriari zegozkionak. Garonaren eskuinaldeko lurretan hedatzen zen bere domeinuaren egoitza Bordelen zegoen. Ekintza nabarmenen artean, bikingoak euren lurraldetik kanporatu zituen eta eurek hondatutako hiriak berrezartzeaz arduratu zen.
Beneharnum (Lescar) antzinako hiri erromatarrean, Pauetik gertu, Nafarroako erregearen alaba Urraka emaztearekin batera, bere basailuetako bati eskatu zion Santa Maria eliza suntsituan fraide egiteko. Antzeko zerbait gertatu omen zen hemen Irunen, txanpon horiek aurkitzeaz gain, Bidasoa eskualde osoa Errege Katolikoen garaietara arte Baionako apezpikutzakoa izan zela hartu behar da kontuan. Gotzain-egoitza hau Gillermo Santxoren jabetzakoa zen.
Saint Severreko beatoa mota honetako liburu bakarra da Iberiar Penintsulatik kanpo eta Wasconia toponimoa adierazten duen mapamundi zaharrena.
Bisita birtuala Ama xantalen-era:
0.- INDUSKETA ARKEOLOGIKOA
1.- HILETA
2.- MAUSOLEOAK
3.- ERRAUTS-KUTXATILAK
4.- HILETA-HAUTUAK ETA HILDAKOEN GURTZA
5.- MAUSOLEOA IZATETIK KRISTAU ELIZA IZATERA
7.- LEHENENGO HANDITZEA
8.- BEHIN BETIKO HANDITZEA