Errauts-kutxatilak

Baina guztiek ez zituzten baliabide berdinak, eta, aberatsenek eraikuntza handiak eraikitzeko agindu ahal zuten bitartean, beste batzuk era sinpleagoan lurperatzen zituzten. A
rkeologoek hiru hilobi-monumentu aurkitu zituzten, baina Ama Xantalenen aurkitutako errauts-kutxatila gehienak ehorzketa sinpleagoak ziren. Oiassoko nekropoliko errauts-kutxatila zeramika arruntaz eginak ziren eta bertan egin ziren. Gure aroaren aurreko I. mendearen erdialdean eta II. mendearen hasieran daude datatuak.
Zeramikazko beste ontzi batzuk ere erabili ziren Oiassoko nekropoliko errauts-kutxatila gisa: pegarrak edo pitxerrak, horma fineko ontzi batzuk, eta anfora bat ere bai.
Ama Xantalenen aurkitutako errauts-kutxatilen artean, beirazko botila bat nabarmentzen da, gorputz zilindriko eta luzexkakoa. Bere aurkikuntzak, hiru hil monumentuetako baten barnean, lau angelukoan; Oiasson, erromatar munduko beste toki batzuetan bezala, nolabaiteko posizio soziala zutenek, heriotzaren unean, bizirik zeudenean zuten maila erakusteko erabiltzen zituztela euren baliabideak erakusten du. Ama Xantalenen aurkitutako bezalako beirazko ontzien adibideak Frantzia, Italia eta Afrikako iparraldeko hilobietan aurkitu dira.
Bisita birtuala Ama xantalen-era:
0.- INDUSKETA ARKEOLOGIKOA
1.- HILETA
2.- MAUSOLEOAK
4.- HILETA-HAUTUAK ETA HILDAKOEN GURTZA
5.- MAUSOLEOA IZATETIK KRISTAU ELIZA IZATERA
6.- GILLERMO SANTXOREN DOMEINUAK BIDASOAN
7.- LEHENENGO HANDITZEA
8.- BEHIN BETIKO HANDITZEA