HITZALDIA: “AITZINAKO EUSKARA ....”

“AITZINAKO EUSKARA ETA BERE BIZILAGUNAK” HITZALDIA

Maiatzaren 31an, astelehena, Oiasso nahieran ekimenaren hirugarren edizioaren Twitterreko bozkaketa bukatu zen. Gure sare sozialetan Antzinatearekin zerikusia zuten lau gai laburki azaldu ondoren, bozka gehien lortu dituen gaia honako hau izan da: "AITZINAKO EUSKARA ETA BERE BIZILAGUNAK"

Erromatarrek deskribaturiko baskoien lurraldean hiru errealitate linguistiko ezberdin identifikatu dira: indoeuroparra, iberiarra eta akitaniar-baskoia edo antzinako euskara. Horien artean azken honek soilik biziraun zion erromatarren egonaldiari.

Ekainaren 9an, asteazkena, gai honen inguruko hitzaldi bat egonen da Oiasso Museoan Jokin Lanz doktorearen eskutik.

ORDUA:19:00tan
HIZKUNTZA: euskara
Sarrera doakoa izanen da eserlekuak bete arte.

Ondoren gure sareetara bideo txiki bat igoko dugu ondorio garrantzitsuenak adieraziz.

Informazio Gehigarria

Hasiera 09-06-2021 19:00
Amaiera 09-06-2021 20:00
Tokia
Oiasso Erromatar Museoa
Eskoleta, 1, 20302 Irun, Gipuzkoa, España
Oiasso Erromatar Museoa

Kokapena

MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Route COE
Ruta Del Ferro
Ficab
Turismo familiar
roma atlantiaca