ANIZTASUNAREN GALA

Aniztasunaren Gala maiatzaren 14ean egingo da Oiasson, maiatzaren 15ean Topic-Tolosan eta maiatzaren 16an Chillida Lekun. Musika- eta dantza-emanaldiek arteak mugarik ez duela erakutsiko dute, eta museoek etorkizun justu eta iraunkorra eraikitzeko duten balioa berrestuko dute. Museoen Nazioarteko Kontseiluaren (ICOM) hitzetan, "Covid ondoko aroan museoek etorkizun justu eta iraunkorra eraikitzeko duten balioa berretsi behar dute. Museoek funtsezko eginkizuna hartu behar dute beren gain, partekatzeko eta hitz egiteko espazio ireki, inklusibo eta demokratiko gisa"

Aniztasunaren galara gonbidatutako artistak Iñaki Salvador, Jakes Txapartegi, Simon Ezquiaga, Telmo Irureta eta Verdini Dantza Taldeko kideak dira, azkeneko hauek arrakasta handia lortu dute "The Dancer" telebista saio ezagunean.

Galara joateko sarrerek 5,00 euroko prezioa dute pertsonako eta museo bakoitzean jarriko dira salgai. Sarrerak agortuta

Informazio gehiago nahi izanez gero, museo bakoitzaren webgunea kontsulta daiteke:

www.topictolosa.com
www.museochillidaleku.com

 

Informazio Gehigarria

Hasiera 14-05-2021 19:00
Amaiera 14-05-2021 20:00
Prezioa 5.00€
Tokia
Oiasso Erromatar Museoa
Eskoleta, 1, 20302 Irun, Gipuzkoa, España
Oiasso Erromatar Museoa
5.00€

Kokapena

MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Route COE
Ruta Del Ferro
Ficab
Turismo familiar
roma atlantiaca