Udaberriko jarduerak

Oiassok bisitaldi gidatuak programatu ditu publiko guztiarentzat aste bukaeretan

IRUNGO TOURRA

Igandero, 11:00etan, Oiasso Museoak ibilaldi bat eskaintzen du Irungo kaleetan zehar, "Tour Irun Roma" (TIR) aplikazio mugikorraren bidez, hirian izan diren erromatarren garaiko aurkikuntza arkeologikoak ezagutzeko. Ibilbide horretan, Santa Elenako nekropolirako sarbidea izango da, Oiasso zaharreko hileta-errituak zehatzago ezagutzeko.


Iraupena: 1:30
Prezioa: 5,50 €helduak eta 3,85 €6 urtetik gorako haurrak.

MEATZE-TRENA IRUGURUTZETARA

Larunbatero, 11:00etan, Irugurutzeta tren berdean bisitatuko dugu. Irugurutzetako meatze-ingurunea "Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen" ibilbidearen parte da, eta bertan antzinako garaietan irekitako galeriak eta minerala kiskaltzeko Euskadiko bateriarik garrantzitsuenetako bat aurki ditzakegu.

Iraupena: 1:30
Prezioa: 5,50€ helduak eta 3,85€ 6 urtetik gorako haurrak.

PIEZA BIHURRIAK

Familientzako pisten jolasa

Tolosako Topic, Hernaniko Chillida Leku eta Irungo Oiasso museoek "pieza bihurriak" pisten jolasa diseinatu dute elkarrekin.

Jarduera honetan, familiek sariak irabazteko aukera izango dute museo bakoitzean ezkutatuta dauden hiru objektuak aurkituz gero.Familiek sare sozialetara igo ahal izango dituzte aurkitutako piezen argazkiak, eta hiru museoetako aurkikuntzak osatzen dituztenek, saria lortzeko zozketa batean sartuko dira.

Jarduera Iraileren 30a arte iraungo du.

SEGURTASUN-NEURRIAK

Bisita gidatuetara etorri daitezkeen bisitarien kopurua momentuko osasun neurrien araberakoa izanen da. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa mantendu arren eta aldez aurretik erreserba egin beharko da. Gurekin harremanetan jar zaitezkete 943 63 93 53 telefonoan edo helbidera idatziz.

 

MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Route COE
Ruta Del Ferro
Ficab
Turismo familiar
roma atlantiaca