Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea

Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea eta Elkanoren bidaiaren V. mendeurrena direla eta, Irungo Oiasso Erromatar Museoak jarduera programa antolatu du nabigatzaile berrientzat. Abenturazale sutsuek hiriaren iragan erromatarra deskubritzeko aukera izango dute, baita Museoko hormek ezkutatzen duten misterioa ere.
Kontsulta ezazu Euskal Kostaldeko museo guztien programa.
Oiasso hirian barrena
Oiasso hiri zaharreko kaleetan ibiltzeko aukera eskaintzen da, Irun Roma Tour aplikazio interaktiboarekin batera. Modernitatean barrena bidaiatuko dute bisitariek, oiassotarren eta aztarna arkeologien deskubritzaileen sekretu izkutuak ezagutzeko.
Jarduerak Oiasso Museorako sarrera librea barne hartzen du.
Noiz: martxoko ostiraletan (6, 13, 20 eta 27) 17: 00etan eta martxoko igandeetan (1, 8, 15, 22 eta 29) 12: 30ean.
Tokia: irteera Oiasso Museotik.
Prezioa: 5,50 € pertsonako. Aldez aurretik erreserba egin behar da.
"Oiasso esploratzen" familia tailerra
Oiassoren ginkana osatzen duten probak gainditzera ditugu familiak. Talde-lanarekin, azkartasun pixka bat eta nabigazio mapa batekin, taldeak Oiasso antzinako hiriaren zehar mugitu beharko dira eta proba gainditu azken enigma argitu ahal izateko. Oiasson ezkutatzen den misterioa deskubritzeko gai izango al dira?
Zazpi eta hamabi urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako jarduera da.
Noiz: martxoko larunbatetan (7, 14, 21 eta 28), 12: 30ean.
Lekua: Oiasso Museoa.
Prezioa: 4 € pertsonako. Aldez aurretik erreserba egin behar da.