Itsasargiak eta nabigazioa erromatar munduan

Euskal Herriko Unibertsitatearen XXX Uda Ikastaroak

2011ko Uztailaren 27 eta 28an

Irungo Oiasso Erromatar Museoak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, "Itsasargiak eta nabigazioa erromatar munduan" izenburuko udako ikastaroa antolatzen du; 2010ko uztailaren 27 eta 28an emango da Museoko ekitaldi-aretoan.

XXX curso de verano UPVItsas testuinguru batean, erromatarren itsasargiak ez dira hondoratzeko arriskua dela-eta ebitatu beharreko tokiak adierazten dituzten seinaleak, baizik eta ontziak porturatzeko toki egokien presentziaren adierazleak. Antzinaroan ezagunena Alexandriakoa izan zen bere neurri eskergengatik eta arkitektura irudi paregabeagatik. Penintsulan rol hori Coruñako Herkules dorreak dauka. Kokapena, eraikuntzaren ezaugarriak eta itsasargietan erabiltzen ziren argiztapen bitartekoek zuzeneko harremana dute garai haietako nabigazio ibilbideekin, viae maris direlakoekin eta ibilbide haietako kontrol militarrerako baliabideekin. Literatur testigantzen bitartez oso ezagunak izan dira Alexandriako itsasargi handiak —Cnidoko Sostratosek eraiki zuen K.a. 280. urtea, “Pharos” irlan, eta hortik dator eraikin mota horren izena— , Ostia —han Klaudiok portuaren sarrera babesten zuen eta hondoratutako ontzi erraldoi baten hondakietatik sortu zen irla batean eraiki zuen itsasargia— edo Puteoli. Beste batzuk Leptis Magnakoa, Brigantiumekoa edo Dubrisekoa (Dover) arkeologikoki dokumentatu ahal izan dira. Eraikin hauetatik gure egunetaraino iritsi diren hondakinak urriak direnez, txanponen, pinturaren, mosaikoen edo erliebeen adierazpen ikonografikoetara jo behar da beraien fisonomia berriro eraikitzen saiatzeko.

Irun Hiriko Udalarekin lankidetzan.

Ikastaroaren zuzendaria:

  • Mercedes Urteaga Artigas. Oiasso Erromatar Museoa.

MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Turismo familiar
roma atlantiaca
Ruta Del Ferro
industria turismoa
ERIH
Route COE
Ficab
Hotel Alcazar