XX FICAB: Zinemaldi arkeologikoa

XX FICAB: Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa

FICAB jaialdiaren egitaraua deskargatu

2020ko azaroak 16-21

GARAILEEN ZERRENDA

Lau pelikula izan dira sarituak aurtengo XX. FICABeko edizioan: "INGENIERÍA ROMANA: CARRETERAS", José Antonio Muñizek  zuzenduta eta Digivisionek,TVEk ekoiztuta, Publikoaren sari berezia jaso du; "TWELVE DECADES OF DISCOVERY", Nikos Dayandasek zuzenduta eta Aoiri Filmsek ekoiztuta, Hezkuntza Saileko Orona Fundazioaren saria jaso du ; Eta "DES- EXTINCIÓN", Alfonso Parek zuzenduta eta Turkana Filmsek ekoiztuta, zientzia dibulgazioaren ARKEOLAN Saria jaso du. Epaimaiaren Sari Nagusia, "MÄCHTIGE MÄNNER, OHNEMÄCHTIGE FRAUEN?"entzat  izan da, Birgit Tanner, Carsten Gutschmidt zuzenduta eta Beetz Filmproduktionek ekoiztuta.

cartel txiki ficabAurten 65 filme iritsi dira jatorri oso desberdinetatik esate baterako Georgia, Kongoko Errepublika Demokratikoa edo Australia. Aukeratuta izan diren 26 filmen artean Frantzia eta Espainiakoak dira baina badaude Brasil, Egipto edo Iran herrialdietatik iritsitakoa, gainera filmen kalitate altua azpimarratu behar da. Aukeratutako filmak ohiko sailetan banatu egingo dira. Goizeko saioa Hezkuntza Sailari dagokio eta ikastetxeetara zuzenduta dago. Aurten ere, bere sari propioa izango du hezkuntza sailak: Orona Fundazioak emango du, zeinaren laguntzari esker hezkuntza saila online eskainiko zaien proiekzio aretoetara joan ezin duten ikastetxeei. Gainera Arratsaldeko saioak Irunen sarrera librea izango dute aforoa bete arte, eta bere ordutegiak ohikoak izango dira, 17:00etan eta 19:00etan. Ildo beretik, Donostiako Aquariuma ere Zinemaldiaren egoitza izango da: itsaspeko eta urpeko arkeologiarekin lotutako filmak emango dira bertan.

Bestalde, ONCErekin elkarlanean, lehen aldiz Zinemaldian, audiodeskripzioa eskainiko zaie itsuei eta ikusmen urriko pertsonei: “Ingeniería romana. Carreteras” (“Erromatar ingeniaritza. Errepideak”).

Epaimahaia ikus-entzunezkoen eta arkeologiaren munduko profesional prestigiotsuek osatuko dute, eta sariak banatzeko ekitaldian emango du epaiaren berri, sariketari amaiera emateko. Aurten, Mike Dobson izango da epaimahaiburua, Exeterreko Unibertsitateko ohorezko goi mailako ikertzailea, baina, COVID-19a dela-eta, Erresuma Batutik ebaluatuko ditu emanaldiak eta bertatik parte hartuko du epaimahaiaren deliberazioetan online. Zinemaldiari buruzko informazioa webgunean kontsultatu daiteke, www.ficab.org helbidean.  

Bidasoko Nazioarteko Zinemaldiaren 2020ko edizioa berezia izango da: Zinemaldiak hogeigarren urteurrena duela-eta, berritasunak ekarriko ditu:

Aldi baterako erakusketa: "FICAB20 urte"

"FICABEK, 20 URTE" atzera begirako erakusketa izango dugu, non Zinemaldiaren ibilbidea errepasatu ahal izango dugun hogei edizioetako bakoitzari lotutako gai desberdinen bidez: jatorria, bultzatzaileak, lantaldea, jaialdiko Sari Nagusiaren irabazleak, epaimahaikideak, egoitzak, atalak eta abar. Iraganera begira, urte hauetan guztietan egindako ikerketa eta pedagogia lana aintzatesteko eta jaialdiaren antolaketan inplikatutako alderdi anitzak ezagutzeko. Erakusketa museoaren ordutegian egongo da ikusgai azaroaren 22ra arte.
Erakusketan "Allekoaitzeko Kobaundie" filma ikusteko aukera izango da. Jose Miguel Barandiaranek eta Paco Etxeberriak 70eko hamarkadan Aian kokatutako haitzuloan egindako ikerketak eta azken hau eta bere taldea 2018an indusketa arkeologikoekin jarraitzeko egindako itzulera gogora ekartzen ditu David Soutok egindako dokumental honek. Dokumentala VR betaurrekoen bidez ikusiko da. Segurtasun arrazoiengatik, publikoak ikusi ahal izango du dokumentala museoko langileek lagunduta eta aldez aurretik erreserbatuta helbidean edo 943 63 93 53 telefonoan.

Sarrera doakoa da.


MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Route COE
Ruta Del Ferro
Ficab
Turismo familiar
roma atlantiaca