Ondarearen Europako jardunaldiak 2020

ONDAREA BIZIRIK DAGO! 

Familiei zuzendutako online ekimena. Ondarea leku guztietan dago eta guztiontzat eskuragarria izan daiteke. "Ondarea bizirik dago!" izeneko bideoa ikusi eta animatu zaitezte argazki edo bideo baten bitartez zuen ondare elementurik kuttunena aurkeztera: koadroa, abestia, eskultura, jaiak, monumentua,...

Ondarea bizirik dao! bideoa

Parte-hartzaileek zozketa batean sartuko dira museoko bi sarrera bikoitza irabazteko.

Azaroaren 30a arte.

ONDAREA HIZLARI

Ondarea hizlari helduen eskutik Belaunaldien arteko jarduera bat da eta helduak eta haurrak elkarrekin burutuko dute. Helduek bizi izandako esperientziatik abiaturik gure gizarteari eskaintzen dioten ondarea balioan jarriko dugu. Garai bateko bizimodua, lanbideak eta jolasak ezagutuko ditugu. Horretarako objetuak, bideoak eta argazkiak material modura, eskuragarri edukiko ditugu. Ikastetxei eta eguneko zentroei zuzenduta dago. Erreserba aldez aurretik egin behar da.

Datak: urriaren 14,15,21 eta 22

Eserleku mugatuak. Erreserbatzeko: 943 63 93 53 telefonoan edo

MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Route COE
Ruta Del Ferro
Ficab
Turismo familiar
roma atlantiaca