MAUSOLEOA IZATETIK KRISTAU ELIZA IZATERA

Nekropolia IV. mendean abandonatu zen. Erromako nekropoli paganoa Oiassoko hirigunean gainbehera handiko zantzuak antzematen diren garai beretan abandonatu zen. Garai horretakoa da arkeologoek nekropolian aurkitutako erromatar txanponetako bat da. Konstantino Handia (306-337) enperadorearen brontzea da. Konstantinok eta bere ama Elenak paper garrantzitsua izan zuten kristautasunaren historian. Enperadoreak Milango ediktua eman zuen, kristauen jazarpena geldiarazi zuena. Elena bere bizitzaren amaieran Palestinara abiatu zen Jesukristoren erlikien bila. Elezaharraren arabera, indusketa batzuen ondoren, Jesus gurutziltzatu zuten gurutzearen hondakinak, hiru iltze eta INRI idazkuna zuen ohola aurkitu omen zituen.

Elena 330. urtearen inguruan hil zen eta mende batzuk geroago kanonizatu zuten, eta abuztuaren 18a aukeratu zuen Eliza Katolikoak Santa Elena bezala gurtzeko. Gurutzea eta iltzeak dira irudietan islatuta agertzen diren atributuetako batzuk.

Duela gutxi zaharberritu da Irungo ermitan dagoen tailla, zeina XV. eta XVI. mendeen artean egindakoa baita.

 

Bisita birtuala Ama xantalen-era:

 

0.- INDUSKETA ARKEOLOGIKOA

 

1.- HILETA

 

2.- MAUSOLEOAK

 

3.- ERRAUTS-KUTXATILAK

 

4.- HILETA-HAUTUAK ETA HILDAKOEN GURTZA

 

6.- GILLERMO SANTXOREN DOMEINUAK BIDASOAN

 

7.- LEHENENGO HANDITZEA

 

8.- BEHIN BETIKO HANDITZEA

 

 

MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Route COE
Ruta Del Ferro
Ficab
Turismo familiar
roma atlantiaca