Hileta

Oiassoko nekropolia erromatar ereduarekin bat dator. Ohiko lurperatze-erritua errausketa zen. Gorpua hil-su batean erretzen zen eta gorpuzkiak familiaren hilobian lurperatzen zen kutxatila batean gordetzen ziren. Hiletak gauez egiten ziren eta hileta segizioan familiak parte hartzen zuen, esklaboak, hiletariak eta musikariak barne.

Errausketaren aurretik, hildakoaren maskara (imago) bat egiten zen erle argizariarekin. Arbasoen maskarak hiletetan erakusten ziren. Familiaren jarraipena irudikatzeko modua zen. Behar bezala hilobiratzeko kezka jarrera desberdineko gizarte-taldeek partekatzen zuten.

 

Bisita birtuala Ama xantalen-era:

 

0.- INDUSKETA ARKEOLOGIKOA

 

2.- MAUSOLEOAK

 

3.- ERRAUTS-KUTXATILAK

 

4.- HILETA-HAUTUAK ETA HILDAKOEN GURTZA

 

5.- MAUSOLEOA IZATETIK KRISTAU ELIZA IZATERA

 

6.- GILLERMO SANTXOREN DOMEINUAK BIDASOAN

 

7.- LEHENENGO HANDITZEA

 

8.- BEHIN BETIKO HANDITZEA

 

MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Route COE
Ruta Del Ferro
Ficab
Turismo familiar
roma atlantiaca