Zinemaldi Arkeologikoa

FICAB Bidasoako XIX. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa

Azaroaren 18tik 23ra arte

Antzinako Egipto protagonista izango da 2019ko Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologiaren kartelaren diseinuan. Aurten 53 filme jaso dira jatorri desberdinetakoak hala nola Hego Korea, Venezuela edo Eslovakia. Dagoeneko hautatutako filme batzuen artean Frantziakoak eta Espainiakoak gehiangoak dira baina Grezioa edo Libanotik iritsitakoak ere badaude.

Aurtengo kartelaren protagonista Tuttankhamonen hil mozorroa da, arte egiptiarraren artelan garrantzitsuenetarikoa eta Howard Carter egiptologo ospetsuak aurkitu zuena 1925ean. Tuttankhamon atze-oihaletik ateratzen da Amaia Kultur Zentroko besauki-patioa ikusteko. Diseinu honek keinu bat egin nahi du irekieran emango den lehenengo filme bikainari eta bere izenburua laister aditzera emango delarik.

Zinemaldiaren programari dagokionez, lehiaketan emango diren filmen hautaketaren lanak aurrera egiten dute. Ohi den bezala hiru erakustaldietan banatuko dira filmak. Goizeko erakustaldia Hezkuntza Sailari dagokio eta azkeneko urteetan inguruko ikastetxeekin lan egiten da. Gero beste bi erakustaldi egongo dira, 17:00etan eta 19:00etan hurrenez hurren CBA udal liburutegi eta Amaia Kultur Zentruko ohiko egoitzetan. Zinemaldiaren Donostiako egoitza Aquarium-a izango da beste urte batez, non itsasoa eta nabigazioari buruzko filmak emango diren. Gainera gogoratu behar dugu epai-mahaia ikus-entzunezko eta arkeologia munduko ospeko profesionalek osatzen dutela. Bere epaitza lehiaketaren sari-banaketaren ekitaldian aditzera emango da.

Orona Fundazioak, kolaboratzaile kidea eta zinemaldiaren egoitza dena, sari bat ere ematen du ikuspuntu pedagogiko hoberena daukan filmeari eta bere hornidura aurten igo da.

Jaialdi honi buruzko informazio guztia www.ficab.org webgunean ikus daiteke.

Deskargatu ezazu XIX FICAB programa

MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Route COE
Ruta Del Ferro
Ficab
Turismo familiar
roma atlantiaca