Poster sariketa "Sirenak"

Concurso de pósteres "Sirenas y otras criaturas marinas de la antigüedad"

Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea dela eta, Oiasso Erromatar Museoak Antzinaro Klasikoko itsas izaki mitologikoei buruzko posterren sariketa bat antolatu du. Horrelako izakirik ezagunenak sirenak dira: egungo ikonografiak arrain buztana dutela irudikatzen ditu, baina erdi emakume erdi hegazti diren itsas jeinuak dira. Nolanahi ere, sirenez gain, antzinako mitologian badira itsasoarekin eta ozeanoekin erlazionatutako beste izaki eme batzuk.

 

Bada, Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea kostaldeko erkidegoen eta itsasoaren arteko harremanari eskaini zaionez gero, kontuan izanik Oiasso Museoak greko-erromatar mundua lantzen duela espezifikoki, interesgarria iruditu zaigu horrelako izaki mitologiko emeen gaineko begirada eguneratzeko, eraldatzeko eta gogoratzeko posterrak sortzea proposatzea.

Euskal Kostaldeko Musoen Hilabetea

2019ko martxoan museo guztien egingo diren jardueraen programa deskargatu.

ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun