XVIII. FICAB

Bidasoako XVIII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa

Azaroaren 19tik 24ra arte

Sariak

Jaialdiko Sari Nagusia: "Eguzki faraoiaren harema". Richard Reisz.

Publikoaren Sari Berezia: "Pazko uhartea: benetako ordua". Thibaud Marchand.

Hezkuntza Sailaren Orona Fundazioaren Saria: "Govango gazteak". David Archibald.

Orona Fundazioa Mention Spécial de la Section Educative: "Ikerketa arkeologikoa: Choquequirao, inken geografia sakratua" eta "Ikerketa arkeologikoa: Swahilien historia ahaztua". Agnès Molia.

Zientzi dibulgazioaren Arkeolan Saria: "Erromatar ingeniaritza: akueduktuak II". José Antonio Muñiz

Egitaraua kontsultatu...

Telebista hedabide laidoztatua da; horren adierazgarri, caja tonta ezizena.Alabaina, gure eguneroko bizitzan sartzen joan diren baliabide teknologiko guztiak bezala –gaur egun, teknologia berriak eta sare sozialak dira–, oker erabil daiteke, edo dibulgazio zientifikorako eta, gure kasuan, ikerketa arkeologikorako bide itzela izan daiteke.Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren edizio honetan, Zinemaldia adindun bihurtzen den honetan, telebistarako lau sail dokumentalen kapituluak ere helarazi zaizkigu.Egia esan, urtez urte Zinemaldian proiektatzen ditugun film gehienak telebistan estreinatzen dira azkenean, baina proposamen hauek ez dira film ertain edo luze monografikoak; aitzitik, sorreratik bertatik, unitate kontzeptual bat dira, formatu bera erabiliz ordu erdiz hainbat gai lantzen dituztenak.Gainera, helburu didaktiko sakona dute guztiek, hizkuntza arina darabilte, eta erritmo dinamikokoak dira. Horrela, entretenimendu, heziketa eta kultura tresna itzelak dira telebistarako proposamen hauek.

Hain zuzen ere, Hezkuntza Saila sendotzen du aukeratutako dokumentalen balio hezitzailearen aldeko apustuak. Alde horretatik, aurten, lehenengo aldiz, Orona Fundazioaren laguntzari esker, bere sari propioa izango du sail horrek.Horrela, Zinemaldiaren barruan, Sail Ofizialean lehiatzen diren 22 filmak Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazten saiatuko dira, eta Hezkuntza Sailean lehiatzen diren 14 proposamenak, Orona saria irabazten.Era berean, aukeratutako 36 filmek Ikusleen Saria eta Arkeolan saria irabazi ahalko dute.

Bidasoako XVIII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoak badu beste berezitasunik, ordea.Erreibindikazio feministak hitzetik hortzera entzuten diren honetan, ez dago sobera azpimarratzea zenbaterainokoa den emakumeen presentzia Zinemaldian: arkeologoak (hala nola Sarah Rudolfs, Hohle Fels Paleolitoko kobazulo garrantzitsuko indusketen zuzendaria, eta Myriam Seco, Tutmosis III.aren tenpluko ikerlanen arduraduna), dokumentalen zuzendariak (hala nola Tamara Spitzing eta Nagore Rementeria), historialariak, egiptologoak, epigrafistak, genetistak, kontserbatzaileak, zaharberritzaileak...Beste esparru batzuetan bezalaxe, Arkeologiaren esparruan ere zeresan handia dugulako.

ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun