Monserrateko Estela

Eraikitzen ari den ikerketa bat

Arkeologia-pieza baten ikerketa da; jende ororentzat irekia, eta ikerketa-prozesua osatzen duten fase guztiak ikusgai dituena.Etengabe aldatzen ari den ariketa formal bat da; hipotesi batetik abiatuta, elementu arkeologiko baten esanahia ikertu eta hainbat interpretazio aldagarri eraikitzen dira; interpretazio horiek behin eta berriro definitzen dute beren esanahia, azken sintesira iritsi arte. Aldatzen den eta etengabe mugitzen den espazio bat da; bertan, jarduera horren inguruan gertatzen diren eguneroko aldaketen berri izango du bisitariak.

Estela: estela harriz landua da, giza irudikapen bat dauka horma-hobi baten barruan, eta inguruan dauzkan apaingarrien artean, txori eskematikoak eta lore motiboak igarri daitezke.

Jatorria: estela belaunalditan Monserrateko ermitaren sarrearen ondoan izan zen; haren alboan Hondarribirako aspaldiko bide bat, Jaizkibeleko hego hegaletik igarotzen zena eta Santiagorako kostaldeko erromesbidea izan zena.

Helduera Oiasso Museora: joan den mendean, laurogeiko hamarkadan, partikular batzuei saldu zitzaen ermita eta etxebizitza bat prestatu zen barnean. Erabilera-aldaketa hori zela eta, etxearen barruan sartu zen estela, iaz arte, 2006. urtera arte.Azkenean, Hondarribiko udalak erosi ondoren, Oiasso Museoan dago mailegu gisa.

Kronologia: erromatar garaiko lana izan daiteke, Berant Inperiokoa eta Erdi Aroan edo geroago birmoldatu zuten, inguruko apaingarri eskematikoak erantsi zizkiotelarik.

Interpretazioa: abiatze hipotesia. Museoaren hipotesiaren arabera, irudia Erroma Jainkosa izan liteke. Eserita eta argi-koroaz edo dorreztatua irudikatu zen; eskuineko eskuan, munduko bola, eta ezkerrean lantza bat. Erdi Aroko edo geroko esku-hartzeak lantza kendu du eta jainkosaren gonaren hutsunea ireki du; lehen, gonak estaltzen baitzituen tronuaren gainean tolestutako hankak, eta modu horretan, jarrera eserita kendu eta irudia zutik geratu da.

IKERKETAREN LEHENENGO FASEA: Ultramoreak, infragorri eta behere argiak erabiliz irakurtzea

Ultramoreak  2007ko Uztailaren 14anEmaitzarik gabe
Infragorri 2007ko Uztailaren 14an Emaitzarik gabe
Behere argiak  2007ko Uztailaren 14anHipotesi berri bat: enperadore bat?

 

¿Erroma jainkosa vs. Behe-Inperioko enperadorea?

 

IKERKETAREN BIGARREN FASEA: Ikonografia

Antzeko ikonografien eta oinarrizko eta aldatutako zatien azterketaren bitartez, Behe-inperioko garaiko erromatar enperadore baten irudikapenaren hipotesia indartzen ari da, Erroma jainkosaren hipotesiaren ordez.

Zutik dagoen enperadore bat izan daiteke edo, ziur aski, tronu batean eserita dagoen enperadorea, ondorengo aldaketekin desagertzen delarik.

MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Route COE
Ruta Del Ferro
Ficab
Turismo familiar
roma atlantiaca