Apain-mahaiko Istorioak

kosmetika eta edertasuna Antzinatean

2015ko uztailaren 10etatik azaroaren 30era arte

Betidanik, gizonak eta emakumeak euren itxura pertsonala hobetzen saiatu dira Naturak eskainitako baliabide guztiez baliatuz. Egipton, Grezian eta Erroman Ohikoa zen kosmetiko eta olio perfumatuen erabilpena, baita tindu eta azalerako geruza edertzailena ere, ileorde eta pelukena barne. Orain sekretu horiek "Apain-mahaiko Istorioak: kosmetika eta edertasuna Antzinatean" erakusketan azalduko dira bilduma arkeologiko aparta baten bidez.

Edertasuna Antzinatean

Grekoentzat, estetika eta etika elkarrekin lotuta zeuden. Ongia eragiten zuen guztia, ederra zen. Edertasuna grezieraz “kaloskagathos” (kalos: ederra) zen, eta “agathos”, berriz, “bertutetsua”. Irudi seduktore batek irudikatzen zuen edertasuna: Afrodita jainkosak.

Erroman, ordea, edertasunak ia naturaz gaindiko kualitate ideala izateari utzi zion, eta eguneroko bizimoduan esku hartzeko moduko kualitate bilakatu zen, bizimodua erraztuz eta hobetuz. Edertasuna zeruetatik jaitsi eta gauzatu egin zen.

Norbera apaintzea, orraztea, perfumatzea eta higiene pertsonala zaintzea eskuarki egiten ditugun ekintzak dira. Gimnasiora edo ile-apaindegira joatea luxu txikiak dira eta gure gorputzarekin eta gainerakoei islatzen diegun irudiarekin gustura egoten laguntzen digute. Badirudi oso gaur egungo gauzez hitz egiten ari garela, baina ekintza horien artean ez dago ezer berririk. Antzinarotik gizonak zein emakumeak saiatu dira beraien irudi pertsonala hobetzen naturak ematen dizkien bitarteko guztiez baliatuz. Ohikoa zen kosmetikoak eta olio perfumatuak, tindagaiak edo maskarak, ordezkoak eta ile-ordeak erabiltzea. Orain sekretu horiek ematen dira ezagutzera “Apain-mahai, kosmetika eta edergintza istorioak Antzinaroan” erakusketan.

Erakusketa bidaia egiteko gonbidapen bat da, baita Antzinaroan alderdi espiritualenera hedatzen zen edertasunaren kontzeptua eta giza gorputzaren edertasun fisikoa lortzeko erabiltzen zituzten teknika kosmetikoak deskubritzeko ere. Bertan erakusten da norberaren irudiaren zaintza ohikoa den garai guztietan, eta bisitaria gonbidatzen da Antzinaroarekiko loturak egiten edertasunarekin lotutako eguneroko keinu txikien bidez, guztiok geure burua ikusten dugun horien bidez hain zuzen ere.

Iraganaldirako eta orainaldirako begiraden etengabeko iragaitea da erakusketa muntaian erakusten den kontzeptu bat; bertan, bildumen inguruko irudiek ahalbidetzen dute edertasun garaikidea kontratatzea iragan den garai baten edertasunaren idealarekin eta orain gure kanonak garai klasikokoen antzekoak direla deskubritu ahal dugu.

Teresa Carreras da “Apain-mahaiko istorioak” erakusketaren komisarioa. Erakunde hauek lankide izan ditu erakusketak: Andorrako Perfumearen Museoa - Júlia Bonet Fundazioa, Bilboko Arte Ederretako Museoa eta Irungo Cesar ile-apaindegia.

Erakusketa

Erakusketak lau arlo aurkezten ditu:

  • Perfumeak
    Erromatarrek lurrin mota asko zuten: arrosa-olio arruntetik hasi eta Egiptotik heldutako perfume garesti eta exotikoenetara, adibidez Metopion, Megalium edo Myrobalana.
  • Kosmetika eta bitxigintza
    Grezian eta Erroman makillaje bizi-biziz margotzen ziren, eta koloreak kontrastatuz. Erroman azala ahalik eta zuriena eduki nahi izaten zuten.
  • Orrazkerak
    Grekoak eta erromatarrak ondo orraztuta ibiltzen ziren beti, hori “civilitas” seinaletzat jotzen zen eta. Emakume aberatsek ilea ondo bilduta eramaten zuten beti, eta ileorde eta txirikorda lodien bidez handitu egiten zuten haren bolumena.
  • Gorputzaren zainketa
    Higienea ohiko gauza zen Erromako bizitza sozialean. Termetan eta bainu publikoetan liburutegiak eta gimnasioak ere izaten ziren. Leku haietan gorputza ezezik, adimena ere zaintzen zen eta, jakina, baita harreman sozialak ere.