Comète

Ihesbide sarea

2016ko Martxoaren 4tik- Maiatzaren 15era

Comète’ (1941-1944) II. Mundu Gerran iheslariei ihes egiten laguntzeko sare klandestinoa izan zen. Naziek okupatutako Europan eraitsitako hegazkinlari aliatuak jaso, eta Frantzia osoa eta euskal muga Bidasoan edo Pirinioetan barrena zeharkatu ondoren, Gibraltarreraino eramaten zituen. Comètek 800 bat iheslari hartu edo aberriratu zituela uste da. Gutxi gorabehera 3.000 zibilen laguntza izan zuen. Horietatik 700 bat atxilotu zituzten eta 290 bat erbestean fusilatu zituzten edo hil ziren.

"Comète, ihesbide sarea" Comète lineak zeharkatutako geltoki nagusiak igaroko dituen bideo-instalazioa da eta balentria horren protagonista batzuen bizipenak kontatzen ditu, batik bat, adin-nagusitasunera ozta-ozta iristen ziren eta Gestapo beldurgarria estutasunena jarri zuten emakumeenak. Arriskuak, beldurrak, ziurgabetasunak, atxiloketek, kontzentrazioa-esparruko bizitzak... aukera ematen digute hasnartzeko gizarte-zibilak gatazka-egoeretan izan zuen zeregin garrantzitsuari buruz.

Erakusketa MorganCrea-ren ekoizpena da, San Telmo Museoaren, Donostiako Udalaren, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen eta DSS2016 entitatearen laguntzarekin.

Jarduerak

Zinema zikloa

Apirilak 29: "Una esvástica sobre el Bidasoa". Esapainia, 2013. 80’. 20:00etanMaiatzak 6: "Le Procés de l’ Impossible". Frantzia, 2014. 52’. Jatorrizko bertsioa frantsesez. 20:00etan

Bisita komentatuak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxillergoko ikasleentzat.

Concurso Comète

"Comète" lehiaketaren irabazlea Maria Paz Martin Orio izan da. Berak, hain ukingarria den eskutitz hau idatzi du. Eskutitza irakur ezazu eta Comète partaideek zer-nolako balentriak egin zituzten jakingu duzu.

MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Route COE
Ruta Del Ferro
Ficab
Turismo familiar
roma atlantiaca