Meategietako Trenean egiten da bisita; trenak museoan bertan jasotzen ditu bisitariak eta meatokia dagoen natur ingurunera eramaten ditu. Aiako Harriko eta inguruetako meatze ustiategiak erromatarren garaian hasi ziren, baina Irugurutzetan bisita daitezkeen egiturek XX.mendeko meatze-jardunarekin daukate zerikusia, burdina ateratzeko egiten zena.