“Gerra eta pandemia artean. I. Mundu Gerra eta espainiar gripea” Hitzaldian EHUko irakaslea eta Historian Doktorea den Iñaki Etxaniz Tesouro eta Donostiako Ospitaleko erizaina eta erizaintzaren historian aditua den Manuel Solórzano Sánchezek parte hartuko dute.

Lehen Mundu Gerran, munduko potentzia nagusiek dirutza izugarriak gastatu zituzten armetan, baina ez, ordea, osasun gaietan; hala ere, gatazka horren testuinguruan, kirurgia nabarmen aurreratu zen, soldaduen zauriak sendatzeko. Gainera, Gerra Handiak espainiar gripea hedatzen lagundu zuen, eta beste gaixotasun batzuk ekarri zituen berekin, hala nola lubakietako oina, zeina eguraldi txarrarekin lotuta zegoen, eta entzefalitis letargikoa, zeina orduko ikertzaile batzuen arabera balitekeen gripearen kontrako erantzunaren bigarren mailako ondorio bat izan izana. Hitzaldi honetan, labur-labur, pandemia horretan sakonduko dugu; izan ere, duela mende bat baino gehiago jazo zen, baina badu antzik egungoarekin.

Hizkuntza: gaztelera
Sarrera doan eserlekuak bete arte.

Informazio Gehigarria

Hasiera 17-12-2020 19:00
Amaiera 17-12-2020 20:00

MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Route COE
Ruta Del Ferro
Ficab
Turismo familiar
roma atlantiaca