Meategietako Trenean egiten da bisita; trenak museoan bertan jasotzen ditu bisitariak eta meatokia dagoen natur ingurunera eramaten ditu. Aiako Harriko eta inguruetako meatze ustiategiak erromatarren garaian hasi ziren, baina Irugurutzetan bisita daitezkeen egiturek XX.mendeko meatze-jardunarekin daukate zerikusia, burdina ateratzeko egiten zena.
Bisita azalpenekin igandero 11:00etan. Tarifa: 5,50 €. 24 ordu lehenagotik egin behar da erreserba. Erreserbak: 943 63 93 53