Iban Roldán Bergaratxea. UPV-EHU. "Karlistaldien arkeologia"
Estatu espainiar modernoaren osaketa XIX. mendean zehar buruturiko prozesu iraultzaile bat izan zen. Testuinguru honetan, Errejimen Zaharraren biziraupena bermatu nahi izan zituzten karlistaldiak ditugu mugimendu kontrairaultzaile espainiarraren muturreko erantzunetako bat. Gisa honetara, aipatutako mendea hiru gerra karlisten lekuko dugu, lehendabiziko gudatea (1833-1840) eta hirugarrena (1872-1876) izanik gure lurraldea benetan astindu zutenak.
Geroztik eta gaurdaino askotxo idatzi da bi gerra hauen inguruan, baina, zer da hauetaz benetan dakiguna? Erabatekoak al dira gatazka karlistaren garapenaren inguruko gure ezagupenak? Karlistaldien arkeologiak galdera hauei eta beste askori erantzutea dauka helburu. Aztarna materialen bitartez, diziplina berri honek guda zibil hauen historiaren inguruan sorturiko hutsuneak betetzea dauka izpide.
Hizkuntza: Gaztelera.
Hasiera | 14-11-2019 19:00 |
Tokia |
Oiasso Erromatar Museoa
Eskoleta, 1, 20302 Irun, Gipuzkoa, España
|
Asteartea, Asteazkena, Osteguna eta Igandea:
10:00-14:00
Ostirala eta Larunbata:
10:00-14:00 / 16:00-19:00
Asteartetik larunbatera:
10:00-20:00
Igandeetan:
10:00-14:00
Bisita gidatuak (ordua eskatzeko telefonoa 943 639 353).
Larunbatero 11:00etan: Partikularrentzako bisita gidatua Xantalen aztarnategi arkeologikora eta museora. PREZIOA: 5,50€