Udako jarduerak

Uda honetako egitaraua prest dugu, bisitaldi gidatu ugari eta publiko guztiarentzat.

Irungo Tourra

Igandero, 11:00etan, Oiasso Museoak ibilaldi bat eskaintzen du Irungo kaleetan zehar, "Tour Irun Roma" (TIR) aplikazio mugikorraren bidez, hirian izan diren erromatarren garaiko aurkikuntza arkeologikoak ezagutzeko. Ibilbide horretan, Santa Elenako nekropolirako sarbidea izango da, Oiasso zaharreko hileta-errituak zehatzago ezagutzeko.

Iraupena: 1:30
Prezioa: 5,50 €helduak eta 3,85 €6 urtetik gorako haurrak.

Meatze-trena Irugurutzetara

Uda honetan, halaber, Irugurutzeta tren berdean bisitatuko dugu ostiral eta larunbatetan, 11:00etan eta 17:00etan. Irugurutzetako meatze-ingurunea "Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen" ibilbidearen parte da, eta bertan antzinako garaietan irekitako galeriak eta minerala kiskaltzeko Euskadiko bateriarik garrantzitsuenetako bat aurki ditzakegu.

Iraupena: 1:30
Prezioa: 5,50€ helduak eta 3,85€ 6 urtetik gorako haurrak.

Euskal sukaldaritza erakusketa

Uztailaren 7ko asteartetik aurrera, Oiasso museoak asteartero 11:00etan eta ostegunetan 18:30etan "Kostaldeko euskal sukaldaritza: erromatarren garaitik abangoardiara" aldi baterako erakusketara bisita komentatuak eskainiko ditu. Erakusketa duela gutxi inauguratu da eta irailaren 30era arte bisitatu ahal izango da.

Iraupena: 1:00
Prezioa: 3€

Segurtasun-neurriak

Bisita gidatuetan gehienez 15 pertsonak parte hartu ahal izango dute, maskara erabili eta aldez aurretik erreserba egin beharko da. Gurekin harremanetan jar zaitezkete 943 63 93 53 telefonoan edo helbidera idatziz.

MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Route COE
Ruta Del Ferro
Ficab
Turismo familiar
roma atlantiaca