Oiassoko bidaiak 2020

Oiasso Museoak, bere kultur egitarauaren barruan, 2020rako bidaia proposamenak aurkezten ditu: iraganeko kulturekin eta arkeologiarekin lotutako leku berriak ezagutzeko modu esklusibo bat. Bi formatu (egun bateko joan-etorria eta nazioarteko bidaia), gure kultur espedizioetara biltzeko, arkeologoak eta gai bakoitzean adituak diren historialariak lagun.
Eta, gainera, bidai bakoitzearen detaile guztiak hemen dituzue:
- Txango berdea Zarautz eta Getaria erromatarrera. Larunbata, martxoak 21. Informazio osoa eta izen-emate orria.
- Eslabako Sta Kriz hiri baskoia eta Ledeara (Nafarroa). Larunbata, apirilak 25. Informazio osoa eta izen-emate orria.
Ingalaterrara bidaia ATZERATUTA
Oiasso Museoak bere 2020ko kultur espedizio programaren barnean antolatzen duen “Britania: zibilizazio erromatarraren mugetan” nazioarteko bidaiari buruz, komunikatu behar dizuegu eperik gabe atzeratu egiten dugula zentzuz jokatuz Europan COVID-19 birusaren zabalkundearen aurrean. Kontsultatu komunikatu osoa.