Liburuaren Nazioarteko Eguna

Liburuaren Nazioarteko Eguna
19:00
Hitzaldia "BALOREAK. Sormen prozesua, emakumeak eta autoedizioa"

HIZKUNTZA: gaztelera

Baloreak Nerea Kortabitarte kazetariak idatzi eta Gipuzkoako hamabi emakumek ilustratutako liburua da: Ane Garmendia, Jone Taberna, Julia Lasa, June Martin, Maialen Arocena, Maore Sagarzazu, Nerea Bermejo Bermi, Naiara Goikoetxea, Noelia Sierra (NoEz), Patri Taberna, Sara Essery eta Zuriñe Uriarte. Liburuaren hitzaurrea Noelia Lorenzo Pino idazleak sinatu du.

BALOREAK hamabi emakumeren eta hamabi balio unibertsalen ilustrazioetan zeharreko ibilbide poetikoa da. Bidasoa ibaian migratzaileen drama igarotzen da hitzaren iraultza isilaren bitartez.

Hitzaldi honetan sormen prozesuaz hitz egingo dute, talentuak batzearen garrantziaz eta liburu bat argitaratzerakoan autoedizioa aukera ona izan daitekeenaz.

19:00
HAURRENTZAKO TAILERRA

(5-10 urte)

Patri Tabernak emango du umeentzako tailerra ordu berdinean, 19:00etan: Collage teknikaren bidez, saio bat dinamizatuko da. Saio horretan, parte hartzen duten haurrek "Baloreak" liburuko irudiekin eta gako-hitzetako batzuekin jolastu ahal izango dute.

Informazio Gehigarria

Hasiera 26-04-2024 19:00
Amaiera 26-04-2024 20:00
Tokia Oiasso Erromatar Museoa

Kokapena