HITZALDIA: “CAMBIOS CLIMÁTICOS Y EVOLUCIÓN...

HITZALDIA: “CAMBIOS CLIMÁTICOS Y EVOLUCIÓN...

Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko, egitarau zabala antolatu dugu:

Maria Fesrnada HITZALDIA Maria Fernanda Sanchez Goñiren eskutik:

“CAMBIOS CLIMÁTICOS Y EVOLUCIÓN HUMANA”

Hizkuntza: gaztelera

Sarrera librea lekua bete arte

"Emakume arkeologoak Gipuzkoan" erakusketaren inguruan prestatutako jarduera programaren esparruan izango da. Maiatzaren 31ra arte ikus daiteke erakusketa hori, Oiasso Museoaren egoitzan bertan, eta emakumeek lurraldeko ikerketa arkeologikoetan egin duten lanari buruzkoa da.

Bertaratzen direnek klima aldaketa zertan den eta giza eboluzioan zer-nolako inpaktua duen ikasiko dute, ikertzailearen lanaren bidez. Mertxe Urteaga doktoreak aurkeztuko du hitzaldia, Oiasso Museoaren sortzaile eta aipatutako erakusketaren arduradun akademikoak.

María Fernanda Sánchez Goñi Paleoklimatologiako katedraduna da, École Pratique des Hautes Études eskolan, Paris Science et Lettres Unibertsitatean, eta Environnements et Paléoenvironnements Océaniques et Continentaux laborategian lan egiten du, Bordeleko Unibertsitatean.

Itsasoaren sakoneko sedimentu sekuentzietan gordetako polen garauak aztertzen aditua da, eta klima aldaketen eta azken milioi bat urteko ziklo glaziar eta interglaziarren eta ziklo zakarren dinamika lantzen du, eta, bereziki, landaretzaren, atmosferaren, ozeanoaren eta kasko polarren arteko interakzioa eta aldaketek giza eboluzioan duten inpaktua.

Hainbat proiektutako buru eta parte hartzaile izan da, are nazioartean ere: TRACSYMBOLS (European Research Council Advanced Grants), RESOLuTION (European Science Foundation) eta Abrupt Climate Changes and Environmental Responses (International Quaternary Association).

Egun, Kuaternarioa Aztertzeko Frantziako Elkarteko burua da, INQUAko lehendakariordea, eta Europako Geozientzien Batasunaren barruan Milutin Milankovitx domina ematen duen batzordeko kidea, eta ehun artikulu baino gehiago argitaratu ditu, bere jakintza arloko aldizkaririk onenetan: Nature Geoscience, Geology, Earth and Planetary Science Letters, Climate Dynamics... Era berean, aldizkari jeneralistetan argitaratu ditu bere lanak: Nature Communications, Science, Proceedings of the National Academy of Sciences...

Informazio Gehigarria

Hasiera 12-04-2024 19:00
Amaiera 12-04-2024 20:00
Tokia Oiasso Erromatar Museoa

Kokapena