EMAKUME ARKEOLOGOAK GIPUZKOAN

2023/10/10-2024/03/31 José Antonio Santano Irungo alkateak, Goizane Álvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuak, Lourdes Herrasti Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakariordeak eta Aizpea Goenaga Oiasso Museoko koordinatzaile eta erakusketaren komisarioak "Emakume arkeologoak Gipuzkoan...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

PODCAST OIASSO

PODCAST OIASSO: Indusketa Guztien Gainetik ONDAREARI ETA HISTORIARI BURUZ OIASSO MUSEOAK SORTUTAKO PODCAST Hamar atalak doan daude, euskaraz zein gaztelaniaz, Ivooxen eta Antxeta Irratiaren webgunean. Oiasso Erromatar Museoak, KUTXA Fundazioaren laguntzarekin eta Antxeta...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea 2024

Euskal kostaldeko museoen hilabetea Euskal Kostaldeko Museoen Sareak hainbat jarduera berezi antolatzen ditu martxoan, museo bakoitzak dituen baliabideak balioesteko, ikusarazteko eta herritarrei eta turistei hurbiltzeko. Deskargatu zaitez Euskal Kostaldeko Museoen hiilabeteko egitarau...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Udaberria Oiasson 2024

UDABERRIA OIASSON 2024KO MARTXOAK 28 - APIRILAK 7 Oiasso udaberria ospatzen dugu. Aste Santuko eta Pazko Asteko oporretarako, Oiasso Museoak tailer eta jarduera ezberdinak programatu ditu. Gure jardueren programa deskargatu eta apuntatu zaitez! Erreserba...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Atlantikotik Txinara Zetaren Bidearen aurretik

Distantzia luzeko harremanak eta elkartrukeak erromatar munduan

Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroa. Gordailua-Museo Oiasso (Irun), 2018ko Uztailaren 11a eta 12a

Del Atlántico a China - Cartel Curso UPVAzken urteetan, mundu osoko Arte, Historia eta Arkeologia museotan egin diren argitalpen eta erakusketa ugariren bidez ikusi ahal izan dugu Erromaren eta Ekialdeko muga tradizionaletatik haragoko herrien arteko merkataritza –eta beste mota batzuetako- harremanak eta balioan jarri direla. Erromatarrek Tigris eta Eufrateseko bailarak gainditu zituzten eta India eta Txinarekin ere, hain urruti zeuden tokiekin, konexioa egin zuten.

Harreman horiek, azken urteetako ikerketetan adierazi den bezala, kronologikoki Erdi Aroan kokatzen den eta oso ezaguna den "Zetazko Bidea"aren aurrekari nabarmenak izan ziren. Normalean, Europa eta Ekialde Urrunaren arteko kontaktuen hasiera bide horren eratzean kokatzen da, eta, modu batean edo bestean, uste da lehenengo "globalizazioaren" aitzindaria izan zela.

Ikastaro honekin zabaldu nahi dugun ideia zera da: merkataritzaren bidez, Gipuzkoako lurraldean Oiasso erakusle sendoa delarik, mundu mailako joerak aurreratu daitezkeela arazorik gabe, Antzinate Klasikora arte, gutxienez.

Helburuak

Ikastaro honen asmoa da ezagutaraztea, merkataritzaren bidez, mundu mailako joerak aurreratu daitezkeela arazorik gabe, Antzinate Klasikora arte, gutxienez. Ikastaro honekin zabaldu nahi dugun ideia zera da: bai unibertsitateko publikoari, bai publiko orokorrari, Erromatar Inperioko elkartrukeei -kulturalak, politikoak, merkataritzakoak- buruzko ikuspegi berri bat ematea. Distantzia handiko harremanak –mugetan zeuden beste herri batzuekin– aztertuko dira, nahiz eta tradizionalki toki horiek ez diren konektatu Europarekin Erdi Arora arte: Itsas Gorria, India, Txina...

Ikastaroaren zuzendariak:

  • Mercedes Urteaga Artigas. Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • Elena Torregarai. Euskal Herriko Unibertsitatea eta Oiasso Museoa

AGENDA

Martxoa   2024
A A A O O L I
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA

MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Turismo familiar
roma atlantiaca
Ruta Del Ferro
industria turismoa
ERIH
Route COE
Ficab
Hotel Alcazar